XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Autu-mautuka ETA NI OEAN...

Freud nor zan? Gixon orren entzutia ludi osuan barna ibillija dozu.

Bere omenez Biena'n egin diran jayetan, Freud'ren semiak ipuin auxe edestu dau bere attearen jakintasuna noragiñokua zan atzalduteko.

- Beti distraiduta bixi dan bidazti batek ottura on bat dauko.

Oeratzen danian, janzkijak kenduz kuadernutxu batean idatzi darua: Jakia eta parkak arki-ganian itxi dodaz; zapatak oe-azpijan; alkondarea eskegitta; erloxua arasa-ganian.

Eta gusti au idatzi-ondoren: Eta ni oean.

Urrengo goxian janzkijak ipiñiz batera, kuadernutxuban idatzi ebazanak atzinduten dauz Borrau.

Baña Eta ni oean idatzita dagonera eldutian, ikeratuta geratu da.

¡Oean iñor eztago! Uri-zañai dei-egitten dautse eta bere ekanduba zein zan edestuten dautse.

Uri-zañak gustija ulertu eben eta bere buruba oean aurkitu egijan, lagundu eutsoen.

Freud'ren irakaskixunak toki onean geratu dira....

¡EMEN BA'LEGOZ!

Iparr Ameriketa'ko senarr-emazte aberatz bik egin dabena, ementxe ipiñiko dogu.

Guggenheim eta bere emaztiak Etxe bat iragi eben eta Ederti, Jakintza, eta orrettariko gauzetara zaletasuna daukenai lagundu al-ixateko, sei millottik gora dollarretan emon dabez.

¡Ori diruketea!.

Laterri ta gixonak olakoxe egintzakaz goralduten dira.

Guggenheim senarr-emaztiak Euzkadi'n bixi ba'lira! Milla laurrleko emoten dabezanak, munduba egin dabelakuan bixi dira-ta.

¡Iparr Ameriketa'n zer ikasi ba-daukogu!.

¡ERASOYA!

Madrid'en bixi diran aldun edo diputaduben arrtian barre-eragiten dauskun bat bixi da.

Akuña, deritxo.

Onen ustiak barre-eragittekuak dira gero! Iñok eleuke lanik egin biarr.

Gustijai gobernubak jaten emon biarr leuskioe.

Olantxe munduba atondu darue.

Aldun-etxeko areto batean bere asmuak atzalduten egualarik, janari ori zelakua ixango litxaken esan eban Popill utsa.

Azkenez araudijetzazkua zelan atonduko leuken, ba.

Eta erantzun auxe emon eban: Lo malo del régimen autonómico es que los vascos exigen que la papilla tenga tropesones.

Arrosa jaten dogunok, tropiezuak gura, ba....

DANTZAK ETA...

Gure Manulatxu'k begi txarrak daukoz.

Itxas-onduan izparringija irakurrten dau eta bere adizkide diran atsuak, ba, entzun daroie.

Egun onettan, baña burutik eginda dago.

- Zer jazoten yatzu, ba?- itaundu dautsogu.

- Ba... Dantzeak orren beste buruko min emon leiz?.

- Zelako dantzea diñozu?.

- Alemani ta beste naziñuak dantzea gora ta dantzea bera eztabiltz ba?.

Dantza orreik zelakuak diran eztakigu, baña gure atstotxu zarrak Dantzig'etzaz zerbait entzun daulakuan gara.